Hizkuntz normalizazioa

Euskararekin engaiatuta daudela adierazi dute hainbat kirol taldek

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bultzatutak 'Hizkuntz eskubideak! Denon konpromisoa' dinamikaren barruan, euskararekin engaiatuta daudela adierazi dute gaur Bilbon hainbat kirol taldek. Hala nola, Athleticek, Realak, Euskaltel-Euskadik, Askatuakek, Eibarrek, ESAITek zein Bilbao Basketek. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia lagun zutela egin dute agerraldia.

2004ko martxoaren 23a
19:49
Entzun
Mendigurenek esan du euskararen normalizazioan gizarte eragile guztien laguntza beharrezkoa dela, eta ildo horretatik, kirol taldeek hartutako konpromisoa nabarmendu du. ""Kirol talde hauek beraiei dagokien puzzle honetako pieza hartu dute, beraiei dagokien konpromisoa hartu dute, eta Kontseiluak arlo guztietako gizarte eragileei dei egin nahi die beren pieza hartzeko, beren konpromisoa hartzeko", agertu du.

Kirol taldeen izenean Jose Angel Iribar Athleticeko presidentearen ondokoa mintzatu da, eta adierazi du kirol taldeek garaipena lor dezaten kide bakoitzaren engaiamendua beharrezkoa den bezala, euskararen normalizazioaren ere denen konpromisoa beharrezkoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.