Euskara

Euskararen bilgune izan da Iruñea

Goiz partea lanbro artean igaro arren, milaka lagunek parte hartu dute Jaso ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak hartu du datorren urterako lekukoa

Berria.info
2008ko urriaren 20a
16:36
Entzun
Goiza goibel eta lanbrotsu esnatu zen arren, milakalagunek parte hartu zuten atzo Iruñean Nafarroa Oinezen. Jaso ikastola zen antolatzailea,eta atzo iluntzean partehartzaile kopuru zehatz bat ematera ausartu ez ziren arren, gustura agertu ziren bildutako jendetzarekin. Tonbolan jokatzeko 20.000 txartel saldu izana, edota txahalkia eta txerrikia dastatzeko postuan arratsalderako jakiak agortu izana jarri zituzten parte hartze handiaren erakusletzat.

Gainera, eguna ondo joan zela nabarmendu zuten, arazo eta gertakari larririk gabe. 4. eremuan hainbat lagunek liztor ziztadak jaso zituzten, agi denez, liztor habia zegoelako inguruan. Hori izan zen gertakari txarretako bat , baina, oro har, milaka lagunek ederki pasa zuten eguna, eta 7 kilometroko ibilbidean egin ziren dozenaka ekitaldiekin gozatu zuten.

Nafarroako alderdi nagusi guztietako ordezkariek parte hartu zuten inaugurazio ekitaldian, baita Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuak ere (CDN). Hain zuzen ere, Perez Nievas hizketan ari zela bi lagunek “Euskal Herriak bere eskola” behar duela aldarrikatzen zuten txartelak erakutsi zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.