Euskara

Euskararen biziberritzearen balioak hizpide izan dituzte, Martin Ugalde Foroan

Euskara sustatzeko prozesuetan zein lan balio sortu eta ezarri diren ikertu du Elhuyarrek, eta azterketa horren emaitzen berri eman du fundazioak.

2018ko martxoaren 15a
07:50
Entzun

Euskararen biziberritze prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hori egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako erabakien atzean: elkarlana, demokrazia, konpromisoa, berdintasuna, erresilientzia eta burujabetasuna.

Balio horiek identifikatzeko, Elhuyarrek ikerketa bat garatu du. Aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile aztertu ditu Argian, Elkarren, Ikastolen Elkartean eta Elhuyarren.

Ikerketa horren emaitzak aurkeztu dituzte Bego Zuzak (Argia), Joanmari Larrartek (Elkar), Leire Canciok (Elhuyar), Abel Ariznabarretak (Ikastolen Elkartea) eta Gorka Espiauk (Agirre Lehendakaria Center). Moderatzaile lanetan aritu dira Elhuyarreko Jon Abril eta Imanol Azkue.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.