euskara

Euskararen erabilpena sustatzeko ekimenak abiatu ditu EEPk

Euskararen Erakunde Publikoa hitzarmenak egiten ari da botere publikoekin. Hizkuntzaren transmisioari begira, urte bukaerarako 13-14 haurtzaindegi elebidun bermatzea dute xede.

2012ko otsailaren 23a
13:30
Entzun

Euskararen Erakunde Publikoak euskararen erabilpena sustatzeko hitzarmenak egiten ari da botere publikoekin, horien barruan euskararen presentzia eta erabilpena bultzatzeko. Tartean daude herriko etxeak, Baionako erietxea eta hainbat aisialdi zentro ere. 

Horrekin batera, hizkuntzaren transmisioaren arloan Bigarren Mailako eskaintza indartu nahi dute, eta 2012. urte bukaerarako 13-14 haurtzaindegi elebidun bermatzea dute xede. Hala jakinarazi du gaur Frantxua Maitia EEPko lehendakariak.

EEPren aurrekontuak "egonkortu" egingo direla jakinarazi du Maitiak. Guztira 3.300.000 euro inguru jasoko dituzte. Frantziako Gobernuak, Akitaniako Eskualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, Euskal Kultura sostengatzen duen herrien arteko sindikatuak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute.

Gainera, Kazeta.info-ri eta Ipar Euskal Herriko Hitza-ri Frantziako Gobernuak diru laguntza apaltzea salatu du Maitiak, eta horri aterabidea nola eman aztertuko dutela azaldu du.

2011. urteko balorazio "baikorra" egin du EEPk. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.