1Esku hartzerik ez. Hizkuntz komunitateek hizkuntza politika bat ezartzeko eskubidea dute, kanpoko esku hartzerik gabe.
2Lehentasunezko elea. Desorekak zuzendu eta euskaraz bizitzea egia bihurtzeko, erabilera normalizatua eta lehentasunezkoa behar du.
3Ofizialtasuna. Hizkuntza komunitate guztiek dute eskubidea euren hizkuntzaofizialtzat erabilia izan dadin euren lurraldearen barruan. Euskarari ofizialtasun estatusa emateak, ondorio juridikoak eragiteaz aparte, babes etaberme juridikoak ematen dizkio euskaraz bizi nahi duen herritarrari.
4Berezko estatusa. Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa.
5Euskaraz jakin beharra. Euskaraz jakin beharrak bermatuko ditu herritarren arteko bizikidetza eta euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenen nahia.
Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu