Euskararen lankidetza itunari oniritzia eman dio Senatuak
MADRIL. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskara gaietan lankidetzan aritzeko sinatutako akordioari oniritzia eman dio Espainiako Senatuak. Helduen alfabetatzean, ikerketa soziolinguistikoetan, itzulpengintzan eta euskararen kultur hedapenean arituko dira lankidetzan, «betiere erkidego bakoitzaren eskumenak eta izaerak errespetatuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu