"Gobernuko alderdiak euskararena aldeko diskurtsoa" egin zuela ere esan du Mendigurenek, baina, hori positiboa izanagatik ere, "neurri zehatzak" falta zirela dio.
Nolanahi ere, euskalgintzak azken egunetan egindako eskariak kontutan hartzea eskertu egin du Kontseiluak. "Konkretuki aipatu nahi du Akordio Soziopolitikoa aipatu izana. Uste dugu hemendik aurrera Kontseiluak behin eta berriz akordio horretan bildu eta bultzatu nahi dituen helburuak nolabait erreferente gisa hor geratuko direla eta saihestezinak izango direla datorren legegintzaldian", esan du.
euskara
Euskararen normalizazioan neurri zehatzak hartzeko eskatu dio Kontseiluak Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritza berria osatuko dutenei euskararen normalizaziorako "urrats sendoak" emateko eskatu die Kontseiluak. Hori egiteko, neurri zehatzak hartzea ezinbestekoa dela esan du gainera Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Lan horretan, 'elkarlana" eskaini die lehendakari berriari. EAJri, EHAKri eta Aralarri eskertu egin diete euskararen aldeko jarrerak espresuki adieraztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu