Euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dute larunbat honetan Baionan, Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak antolatutako Deiadar manifestazioan, eta Jakes Bortairu AEK-ko Iparraldeko koordinatzaile eta Euskal Konfederazioko kideak BERRIA.INFOri agertu dio deialdia garrantzitsua dela. "Helburua euskaltzale guztiak mobilizatzea da une honetan bereziki, Frantziako Gobernuak hitz emana baitu hizkuntz legea egingo duela lurralde hizkuntzak ezagutu ahal izateko".
Euskarak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ez du oinarri juridikorik, eta Bortairuk ere uste du ezinbestekoa dela halako oinarririk, "hizkuntz politika ausarta eta emankorra garatzeko". Gainera, haren iritziz, Ipar Euskal Herrian bada horretarako baldintzarik.
Manifestazioa 17:00ean hasiko da, Xaho Kaian.
euskara
Euskararen ofizialtasunaren alde egiteko "une berezia"
Larunbat arratsaldean izango da Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak antolatutako martxa, Baionan, eta Jakes Bortairuk BERRIA.INFOri adierazi dio garrantzitsua dela mobilizatzea, "Frantziako Gobernuak hitz emana baitu hizkuntz legea egingo duela". Euskarak ez du oinarri juridikorik Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu