euskara

Euskararen udal erabileraren dekretuaren aurkako helegitea aurkeztuko du EAEko PPk

"Herritarren oinarrizko askatasunen aurkako erasoa da, eta eskubideak eta konstituzioa urratzen ditu", esan du Alfonso Alonsok. PPk ahaldun nagusiari jarrera bat hartzeko eskatuko die.

Alfonso Alonso EAEko PPko presidente eta legebiltzarkidea, gaur, Gasteizen.
2019ko azaroaren 20a
12:46
Entzun

EAEko PPk iragarri du Eusko Jaurlaritzak euskararen udal erabileraz onartutako dekretuaren aurkako helegitea aurkeztuko duela. "Herritarren oinarrizko askatasunen aurkako erasoa da [dekretua], eta eskubideak eta [Espainiako] konstituzioa urratzen ditu", esan du Alfonso Alonso EAEko PPko presidente eta legebiltzarkideak, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurreko batean. "Jaurlaritzak ezin du euskararen erabilera inposatu".

EAEko Udal Legeak euskarari buruz emandako arauak garatzeko dekretua da. Euskara lehenesteko neurriak zehaztu ditu Jaurlaritzak, eta udal bakoitzak euskara plan bat izan beharko du. Hirigintza proiektuak eta halako egitasmoak onartu aurretik, euskarari nola eragiten dioten aztertu beharko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek.

Bizkaiko Batzar Nagusietako PPk adierazi du dekretuari buruzko jarrera bat har dezala eskatuko diola Unai Rementeria ahaldun nagusiari. "EAJ eta PSE-EEren gobernuaren inposizioaren ala herritarren askatasunaren aldeko" hautua egin beharko luke Rementeriak, Amaya Fernandez PPko batzarkidearen esanetan. Dekretuak "segurtasun juridikorik eza" sortuko du, PPren ustez. "Bizkaitarrek nahi duten hizkuntza ofizialean mintzatu behar dute".

PPk eskaera hori Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiei ere egingo die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.