Ibilaldia ospatuko dute gaur Trapagaranen, Bizkaiko ikastolen urteroko jaia. Joan den igandean egitekoak ziren, baina atzeratzea erabaki zuten, Athleticek Espainiako Kopako finala irabaztekotan jaialdiak behar adinako protagonismoa ez zuelakoan izango. Trapagarango Itxaropena ikastolak antolatu du festa. Eraikin berri bat egin nahi dute, eta 800.000 euro behar dituzte horretarako; zati bat Ibilaldian batutako diruaren bidez pagatu nahi dute. Krisi garaia izanagatik ere, «euskaltzale mordo bat» biltzea espero dute. Badute, nolanahi ere, beste helburu bat: euskarari bultzada bat ematea Meatzaldean.
«Euskara Ezkerraldera eta Meatzaldera eramatea, meategietako zulobideak euskaraz betetzea, kalean euskara entzutea, ikastolen proiektua lau haizeetara zabaltzea nahi dugu», azaldu du Juan Carlos Gomez Ibilaldia elkarteko lehendakariak.
Zortzi kilometroko ibilbidea prestatu dute aurten. Garai bateko burdin meategietatik lantegietarako bidean egingo dute zati handi bat; eraberritu egin dute oraintsu. Mezua, teknologia berriei lotutakoa izango da: Ibipuntuzero. Interneten eta teknologia berrietan euskara sustatzen aritu direnei omen egingo diete. Kontzertuak eta beste ikuskizunakizango dira egun osoan, bost gunetan. Trapagaranera garraio publikoz joateko eskatu dute.
Euskarari bultzada emango diote gaur Meatzaldean, Ibilaldiarekin
Trapagaranen dute jaia, Itxaropena ikastolaren eskutik; eraikin berri bat egiteko dirua bildu nahi dute: 800.000 euro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu