gizartea

"Euskarari gorazarre" Madrilen

Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatuta, jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 13-15 artean; besteak beste, "euskalgintzan emandako aurrerapausoak nabarmentzeko".

2012ko otsailaren 27a
17:42
Entzun

Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Euskarari gorazarre / El euskera, una lengua con futuro izeneko jardunaldiak egingo dituzte Madrilen martxoaren 13tik 15era, eta aurkezpena asteazken honetan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan.

"Ekimenaren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz", Etxepare Institutuak dioenez.

Prentsaurrekoan egongo dira Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Andres Urrutia euskaltzainburua, Carlos Maria Hernandez Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria, Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkaria eta Jose Ramon Montejo Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritzako batzordekidea.

Etxeparek berak bere burua aurkeztuko du Madrilen martxoaren 16an, AT! ikuskizunaren bertsio gaurkotua eskainita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.