Euskarari nagusitasun soziala eman behar zaiola uste du ezker abertzaleak

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Azken 30 urteetan, hizkuntza politikek euskara suntsitzea edo euskara «mendekotasun asimetrikoan» mantentzea bilatu dute, ezker abertzalearen ustez. Abiapuntu horretatik, eta garai politiko berria aintzat hartuta, hizkuntza politika «burujabe, nazional eta lehentasunezkoa» eraiki behar dela uste du, atzo agerraldi batean jakinarazi zuenez. «Hizkuntza komunitatearen nagusitasuna derrigorrezkoa da herritar bakoitzaren hizkuntz eskubideak eraginkorrak izan daitezen», adierazi du ezker abertzaleak. Zehaztu du euskararen iraupena ez dela bermatuko nagusitasun soziala eman arte «bere lurralde osoan». Gaineratu du inposizioa baino gehiago herritar guztien «lorpen demokratikoa» litzatekeela: «Denok irabazten dugu. Nor bere herrian eta hizkuntzan nagusi izatea da bide bakarra hizkuntza aniztasuna ziurtatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.