euskara

Euskaraz bizitzeko aldarrikapena

Euskaraz Bizi Eguna egin zuten atzo Etxarri Aranatzen, EHEk antolatuta.

2010eko maiatzaren 3a
18:00
Entzun
Atzo egin zuten Etxarri Aranatzen Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) antolatuta, eta jende asko batu zen ospakizunera Euskal Herrian euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki! lelopean.

EHEren arabera, egun osoko egitarau zabalak harrera ona izan zuen, nahiz eta eguraldi kaskarra izan zen. "Jai eta aldarrikapen giroak paregabeak izan ziren".

Eguerdian egin zuten eguneko ekimen nagusia: ekitaldi politikoa eta manifestazioa. Horretaz gain, kontzertuak, dantzaldiak, tailerrak, azoka, herri bazkaria... izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.