Euskaraz bizitzeko hautua praktikan jarriko du EHEk urte honetan

Euskal Herrian Euskaraz taldeak nazio batzarra egin du, eta aurtengo erronka nagusiak adostu dituzte

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Euskaraz bizitzeko hautua eta dinamika praktikan jarri nahi ditu urte honetan EHEk, eta, horretarako, ezinbestekotzat jo du lan ideologikoa egitea eta euskaltzaleengan zein abertzaleengan eragitea lehentasunez. Asmo horiek Euskalduna naiz eta harro nago ildoaren barruan kokatu dituzte. Halaber, hizkuntza eskubideen defentsa eta aldarrikapena egiten jarraitzea erabaki du, «dagokiguna borrokatu behar dela» sinetsita. Hizkuntza politika burujabearen aldeko aldarrikapenari ere eutsiko dio urte honetan talde euskaltzaleak, «iruzurrak eta erasoak» salatzeaz gainera. Erabaki horiek guztiak atzo hartu zituen EHEk, nazio batzarrean. Etxabarri Dibinan (Araba) egin zuten, eta 50 kidek hartu zuten parte. Urte berrirako plangintza adostu zuten.

Halaber, azaroaren 20tik 27ra Ezabaketa Astea egingo dute. Ekimen horren bidez, herri euskalduna helburu ez duten politika eta legedien salaketa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.