Hizkuntz normalizazioa

Euskaraz ez dakien arren Azkuna proposatu du EAJk Bilboko alkate izateko

2006ko urriaren 20a
18:19
Entzun
Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidenteak gaur jakinarazi duenez, Bilboko alkatetzarako Iñaki Azkunaren hautagaitza proposatudu BBB Bizkai Buru Batzarrak. Azkunak baina ez daki euskaraz eta EAJk 2005eko urrian onartu zuen Euskararen erabilera normalizatzeko lehen planak biltzen duenez hiriburuetako alkateek euskaraz jakin behar dute.

2005eko urriaren 20an egindako Ezhoiko Aberri Batzarrean onartu zuen EAJk Euskararen erabilera normalizatzeko lehen plana eta euskalgintzako ordezkarien aurrean egindako ekitaldi publiko batean aurkeztu zuen.

Planaren gutxieneko helburuen artean euskara jakitea ezarri zuten. Besteak beste, kargu publiko jakinak betetzeko EAJren hautagaiek euskaldunak izan behar dutela zehazten du. Horien artean daude, Azkunaren kasuan bezala hiriburuetako alkateak baina baita beste hainbat kargu ere. Besteak beste, “Eusko Legebiltzar, Nafarroako Foru Parlamentu, Kongresu eta Senatu eta Europako Parlamenturako zerrenda-buruak” ere.

Badira hala ere, plana betetzetik salbuetsita daudenak. Hala nola plana onartu zen egunean 45 urte edo gehiago betetza zeuzkaten alderdikideak. Kasu honetan baina adinaren salbuespena ezingo dute, besteak beste, honakoek erabili: “Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria, Nafarroako Foru Gobernuko presidentea, Eusko Legebiltzarraren lehendakaria, Nafarroako Parlamentuko presidentea, diputatu nagusiak, Batzar Nagusien lehendakariak eta hiriburuetako alkateak”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.