HEZKUNTZA

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Leioako campusean

Ehunka lagunek manifestazio bat egin dute, salatuz EHUk ez duela eskubide hori bermatzen.

Ehunka ikasle bildu dira euskaraz ikasteko eskubidearen alde. TOPATU.INFO
2014ko azaroaren 12a
09:36
Entzun

Fakultateka bildu dira aurrena, eta ondoren egin dute martxa campusean zehar. Kexak errektoretzara eramaten saiatu dira medikuntzako eta zuzenbideko ikasleak, baina sarrera nagusia itxi diete. Hala ere, beste ate batetik sartu eta Euskal Herriko Unibertsitateko euskara errektoreordearekin hitz egin dute; berriz biltzeko prestutasuna azaldu dute bi parteek.

Medikuntzako Asanbladak, Zuzenbideko Ikasle Asanbladak, Zientzietako euskara taldeak, Leioako Ikasle Abertzaleek eta Leioatik! komunikazio proiektuak antolatu dute protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.