Irudia.Gasteiz
EUSKARAZ MINTZATZEKO GONBITA
Geu elkarteak bultzatutako ekimena aurkeztu dute Gasteizen, Nahi baduzu, euskaraz. Hiriburuko denda, jatetxe eta tabernetan euskararen erabilera sustatzea du xede. Izan ere, datuek argi erakusten dute ezagutzatik erabilerarako urratsa ezinbestekoa dela; sektoreko langileen %25 euskaldunak dira, baina erabilera soilik %5,2koa. Pin batzuk atera dituzte —irudian—, euskaraz egiteko prest daudenek beren burua ezagutarazteko eta gainerakoei gonbita egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu