Euskarabideak murrizketak ezarri ditu Nafarroako euskarazko hedabideei zuzenduriko diru-laguntzetan. Hala jakinarazi dute hedabideek eta Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak. Ondorioz, Nafarroako euskarazko hedabideek — Beleixe, Esan-Erran eta Xorroxin irratiak zein Guaixe, Mailope, Pulunpe eta Ttipi-Ttapa aldizkariak— %20 eta %37 bitarteko murrizketa pairatuko dute diru esleipenean. Salatu dutenez, neurriak egoera oso larrian uzten ditu euskaraz diharduten komunikabideak: «Lehendik ahula den gure ekonomia-osasuna kolokan uzten du».
Komunikabideek adierazi dutenez, irail hasieran Nafarroako Gobernuak aurrekontuetan murrizketa eginen zuela aurreratu zuenean jo zuten informazio bila Euskarabidera. Diotenez «eskarmentuak» erakutsi die halakoetan euskarari zuzendutako diru esleipenak ez direla «onik» ateratzen. Orduan ez zuten erantzunik jaso, eta aste honetan izan dute murrizketen berri.
«Ezinbesteko elementua»
Ataka horren aurren, Euskararen «ekosistema mantentzeko, indartzeko eta biziberritzeko» zinez «ezinbesteko elementutzat» jo dute euren burua Nafarroako euskal komunikabideek. Hala, euren jarduna «babestu» dezan galdegin diote Euskarabideari. Era berean, hasiera batean gobernuak esleitutako diru-laguntza bere osotasunean jasotzea exijitu dute. Sektoreko eragileekin elkarlanean etorkizunerako hitzarmen bat lantzekoeskatu dute, Nafarroako Parlamentuak 2009an hori eskatu zuela oroituz.
Euskarazko hedabideei zuzenduriko laguntzak urritu ditu Euskarabideak
Hasieran esleitutako diru kopuruan %20 eta %37 bitarteko murrizketak ezarri ditu Nafarroako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu