Euskarazko hedabideen aldeko kontzertu bat antolatu dute gaur gauerako, Elizondon

2013ko apirilaren 13a
12:58
Entzun

Musika emanaldi handi bat antolatu dute Elizondon (Nafarroa) gaurko BERRIAk, Ttipi-Ttapa aldizkariak, Xaloa telebistak, Xorroxin irratiak eta Baztango euskalgintzak, Lur aretoaren laguntzarekin. Lur aretoan bertan izango da emanaldia, 22:00etatik aitzinera.

Kontzertuan, ondorengoak ariko dira kantari: Petti, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Joxe Anjel, eta Amaia Zubiria eta haren seme Edorta Murua. Sarrerak hamar euroan daude salgai.

Krisi ekonomiko globalari, komunikabideen alorrean gertatzen ari diren aldaketa sakonak gehitu behar zaizkio, eta, horren guztiaren ondorioz, etorkizuna zalantzaz ikusten dute hedabide askok. Euskaraz lan egiten duten komunikabideen kasuan, egoera are larriagoa da, lehendik ere diru baliabidez urri baitzebiltzan. Horregatik, egoeraren berri emateko modu bat ere bada emanaldia. Baztango Udalaren eta euskalgintzaren laguntzarekin antolatu dute ekitaldia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.