Kongresua azaroaren 9an hasiko da eta Euskararen Komunikazio-Esparruaren inguruan eztabaidatuko da. Hurrengo egunean, 10ean, "XXI mendeko Kazetaritza" izango da aztergai. 11an, "Elkarlanaren beharra: sinergia bila" izango da kongresuak garatuko duen gaia. Azkenik, 12an, "Aurrera begira" jarriko da kongresua.
Izen emateko epea urriaren 1ean zabalduko da.
Euskarazko kazetaritzaren I. kongresua
Euskarazko kazetaritzaren I. kongresuak euskal komunikabideen ibilbidea eta erronkak aztertuko ditu
Euskarazko Kazetaritzaren I. kongresua ospatuko da azaroaren 9tik 12ra, Bilboko Euskalduna jauregian. Kongresu honen antolatzaile eta babesleak EHU, EIE, UEU, Topagunea eta Berria kazeta dira. Kongresu hau egiteko "sasoia" dela azaldu du EHUko irakasle Txema Ramirez de la Piscinak. Kongresuak dituen lau helburuak azaldu ditu: euskarazko kazetaritzaren diagnosia egitea, bere etorkizunaz hausnartzea, euskarazko kazetaritzaren Liburu Zuriaren abiapuntua finkatzea eta bertako eztabaida maila teorikoan jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu