Hezkuntza

Euskarazko lanpostuen aurkako auzian salatzaileak ez du eskatuko sententzia exekutatzeko

Afapna sindikatuak irabazi du auzia, eta postua lortu zutenei esan die “lasai” egoteko. “Ez badago beste urratsik, inork ez du ondoriorik jasango”.

Hezkuntzako lan eskaintzaren aurkako protesta bat. Afapna zen deitzaileetako bat. IñIGO URIZ, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2016ko azaroaren 15a
07:25
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoi eman ondoren, hezkuntzako lan eskaintzaren sententziari buruzko ikuspegia eman du Afapna sindikatuak. Euskarazko ehun lanposturen aurkako salaketa jarri zuen, baliogabetzat jotzeko, eta ontzat jo du epaileak. Horrekin, airean utzi ditu jada postua lortua zuten ehun lagun horiek —udan egin zituzten oposizioak, eta postua lortu dutenak lanean ari dira jada—.

Kasua irabazita, sindikatuak ez du eskatuko postu horiek bertan behera uzteko. Sententzia exekutatzeko eskaririk ez dio egingo auzitegiari. “Ez badago beste urratsik, inork ez du ondoriorik jasango”, adierazi du sindikatuko presidenteak, Juan Carlos Laboreok. "Lasai" egoteko esan die irakasleei, beraz. Arazoaren erantzule gobernua egin du Laboreok, eta nabarmendu du ez dela bidezkoa ehun lagun orain posturik gabe geratzea “Hezkuntza Departamentuak arduragabekeriaz eta irizpide politikoz jardun duelako”.

Gobernua estutzeko baliatuko du sententzia Afapnak orain. Batetik, ehun postu horien sententziari dagokionez, gobernuak helegiterik ez jartzea nahi du —asmo hori agertua du exekutiboak—. “Ez badago helegiterik, postu horiek ez daude arriskuan inola ere”. Bestetik, hurrengo lan deialdiei begira jarri da, euskarazko postuen kopurua gutxitzeko. “Eskoletako lanpostu zerrendak gardentasunez adostu behar ditugu egoera hau errepika ez dadin”. Hori lortu ezean berriro auzitara jotzeko prest agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.