Prentsaurrekoan azaldu direnek hiru puntu nagusi azaldu dituzte, hiru eskaera.
Lehena diru laguntzen epearen ingurukoa da. 2005eko dirulaguntzak zenbatekoak izango diren oraindik ere ez dakitela azaldu dute. Beraz, 2006an lehen sei hilabetekoan jakin eta ordaintzeko modua egin dezala eskatu diote Jaurlaritzari.
Bestetik, Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak bost urtean ez direla gehitu azaldu dute, "KPIaren garapenik ere ez". Beraz, "kostuen hazkunde etengabearen eraginez, gero eta baliabide gutxiago" dutela azaldu dute. Elkartu direnek egindako kalkuluen arabera, 2006an milioi bat euro gehiago beharko dutel, eta halaxe emateko eskatu diote Jaurlaritzari.
Azkenik, gainerako euskarazko hedabideen egitasmoak ere "behar den neurrian" babesteko eta haien eskariak aintzat hartzeko eskatu dute. "Euskarazko prentsa idatziko eragileok egiten ditugun eskariak bestelako hedabideek egiten dituztenenekin osagarriak dira, eta denak jaso daitezen lan egingo dugu", esan dute.
Ondorengoek sinatu dute testua: Aizu! , Jakin , Uztaro , Bat, Ipurbeltz,Elhuyar, Euskara elkarteen Topagunea, Nabarra, BERRIA, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza , Oarsoaldeko Hitza, Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza , Urola Kostako Hitza , Goierriko Hitza , Irutxuloko Hitza, Bertsolari aldizkaria , Argia , Xirika , Gaztetxulo, Geu(Gasteiz), Anboto (Durangaldea), Begitu (Arratia-Ubide-Zeberio), Berton (Mahatserria-Bilbo), Prest (Deustu), Drogetenotturri (Ermua-Mallabia), UK (Uribe Kosta), Aiurri (Beterri-Aiztondo eta Beterri-Buruntzaldea), Aldaize (Idiazabal), Artzape (Getaria), Barren (Elgoibar-Mendaro), Danbolin (Zestoa), ...eta kitto! (Eibar), Maxixatzen (Azkoitia) , Pil-pilean (Soraluze), Txintxarri (Lasarte Oria), Uztarria (Azpeitia) , Karkara (Orio-Aia), Guaixe (Sakana), Noaua! (Usurbil), Txaparro (Zarautz), Kronika (Hernani), Galtzaundi (Tolosa), Aikor (Txorierri), eta Herriko (Herri Komunikabideak Kooperatiba).
Hedabideak
Euskarazko prentsaren arloak milioi bat gehiago ematea eskatu dio Jaurlaritzari
Euskarazko prentsa idatzian aritzen diren eragileek hiru eskari zehatz egin dizkiote Jaurlaritzari: "dirulaguntzen zenbatekoa urtearen lehen sei hilabetekoan jakin eta ordaintzeko modua egin dezala", 2006an milioi bat euro gehiago ematea, eta euskarazko gainerako hedabideen egitasmoak "behar den neurrian" babestea. Eusko Jaurlaritza 2006ko aurrekontuak prentsatzen ari denean diru laguntzen inguruko gogoeta egin dute euskarazko prentsa idatziko eragileek, eta gogoeta hori Administrazioari eta alderdi politikoei jakinarazten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu