Euskara

Euskarazko Wikipediak baditu dagoeneko 25.000 artikulu

2008ko apirilaren 8a
17:29
Entzun
Euskarazko Wikipedia-k 25.000 artikuluen muga gainditu zuen igandean, Sustatu-n Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiagak jakinarazi duenez. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dokoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena, eta sarean den euskal entziklopedia aske handiena. Muga gainditu duen 25.000. artikulua Euskal Herriak Bere Eskolaren ingurukoa izan da.

"Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei wikilari edota lankide deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen baitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere", diote Egia, Iturbe eta Zubiagak sustatu.com-en idatzi dutenez.

"Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik jasotzen eginiko lanagatik. Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske banatzeko sortu zen proiektua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.