EAko idazkari nagusi eta legebiltzarkide izandako Gorka Knörrek alderdia utziko du. Ez da berria Knörrek alderdiarekin dituen desadostasunak. EAk ez zuen Knörr iazko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zerrendan sartu, eta horrek Knörren erantzuna eragin zuen. Bere alderdiak alboratuta sentitzen zela esan zuen, Atutxa auzian akusatuen aulkian eseri bezperetan alderdiak bakarrik utzi zuela. Juan Maria Atutxa eta Kontxi Bilbaorekin batera auzipetuta zegoen Knörr, SA ez desegiteagatik. Knörrek epaiketaren egunean ez agertzeko eskaera egin zien alderdiko zuzendaritzako kideei.
Zuzendaritzarekiko gero eta urrunago sentitzen da Knörr, bere hurbileko iturriek Efe agentziari esandakoaren arabera. Baina alderdian bere erabakia jakin arte ez duela gaiari buruz hitz egin nahi argitu du Knörrek. Hain zuzen ere, atzo EAko eledun Onintza Lasak hitz egin zuen gaiari buruz, eta alderdiak horren berri ez duela argitu zuen. Hala ere, «alderdietan gertatzen diren ohiko gauzak» direla esan zuen, eta Knörren erabakia errespetatzen dutela. «Halako gauzak gertatzen dira, badauzkagu halako kasu gehiago ere, Joseba Arregi eta Emilio Gebararen kasuak EAJn, eta Rosa Diez PSE-EEn».
EUSKO ALKARTASUNA . EAk dio Knörrek oraindik ez duela jakinarazi alderdia uzteko asmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu