Urtebete 'Egunkaria' gabe

Eusko Jaurlaritza: "Euskara eta euskal mundua krimenarekin lotzeko ahaleginak ez du lagunduko gizarte honen bizikidetzan"

'Euskaldunon Egunkaria' kazetaren itxieraren lehenengo urteurrena betetzen denean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak adierazi du euskara eta euskal mundua krimenarekin lotzeko ahaleginak ez duela lagunduko euskal gizartearen bizikidetzan, ez eta bakea lortzen ere. Halaber, 'Egunkaria'-ren aurka hasitako prozesuak "guztiz kutsatzeko arriskua" duela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, "hain kutsatua non azkenean Justizia bera gerta daitekeen epaitua, eta horrek, guztiok dakigu, zenbaterainoko konfiantzarik eza sortuko lukeen Zuzenbide estatuarengan".

2004ko otsailaren 24a
16:28
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Gobernu bilerak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera dela eta adierazpen bat kaleratu du. Adierazpenak dioenez, behin behineko itxiera bat da 'Egunkaria'-ren auzian egin dena. "Ez dugu ez epaiketarik, ezta ereepairik; ez dira itxierarako probak edo arrazoiak aurkeztu eta jarduera judiziala ez da oraindik burutu.Hedabide baten behin behineko itxierak atzera bueltarik ez duten kalteak eragiten ditu, are eta gehiago azkenean epaileek zigor arrazoirik ez badute aurkitzen", dio Eusko Jaurlaritzaren adierazpenak.

"Hori dela eta, orduan esan genuen legez, beste behin esan nahi dugu gaur, euskara eta euskal mundua krimenarekin lotzekoahaleginak ez duela lagunduko gizarte honen bizikidetzan, ez eta bakea lortzen ere. Are gutxiago euskara eta euskal munduaren ahalegin oro sistematikoki susmopean jartzeko eta biolentziaren munduarekin sistematikoki lotzeko jarrerak", gaineratzen du.

Amaitzeko, "justizia bera epaitua gerta" daitekeela nabarmentzen du, eta horrek "konfiantzarik eza" sor dezakeela Zuzenbide estatuarengan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.