Lurrikara Iranen
Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko laguntza emango du Irango lurrikararen biktimentzat
Irango Bam hirian gertatu zen lurrikaran kalteatuei laguntzeko Jaurlaritzak diru-laguntza emango dio Gurutze Gorriari, Javier Madrazo Gizarte gaietarako sailburuak adierazi duenez. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko laguntza onartu du Irango lurrikararen biktimentzat. Laguntza hori Nazioarteko Gurutze Gorriak eta Ilargi erdi gorriak egindako eskariari erantzunez eman dute.
Gurutze Gorriak gaur jakinarazi duenez, 12.300.000 euro behar ditu epe motzera Irango herriari laguntzeko eta ezbeharra gertatu zenetik kopuru horren erdia lortu du dagoeneko. Edateko ura, kanpin dendak, mantak eta kanpamenduak daude lehentasunen artean. Erakundeen laguntza ezezik jendearen laguntza ere beharrezkoa dela diote aipatu iturriek. Jendearen diru laguntza jasotzeko kontu bat dago irekita Vital Kutxan, Euskadiko Kutxan, Gipuzkoako Kutxan eta BBKn. Gurutze Gorriaren webgunean ere eskura daiteke kontu zenbakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu