Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu, herenak euskaraz
Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu datozen hilabeteotan, lehiaketa publiko baten bidez, eta haietako 11 izanen dira euskaraz, Kultura sailburu Blanca Urgellek ezagutarazi duenez. Lizentzia horietako hamar Araban emanen ditu Eusko Jaurlaritzak, hamarrak Gasteizen. Bizkaian, berriz, hamahiru banatuko dituzte: lau Bilbon, sei Getxon, bi Durangaldean, eta bat Gernika-Lumon. Gipuzkoan hamaika emanen dituzte: bost Donostian, hiru Beasainen, bi Legazpin, eta azkena Azkoitian. Euskarazko lizentziei dagokienez, Gasteizen (3), Bilbon (2), Donostian (2), Durangon (1), Getxon (1), Beasainen (1) eta Legazpin (1) banatuko dituzte. Urgellek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa dela euskararen presentzia bermatzea hedabide pribatuetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu