Osasuna

Eusko Jaurlaritzak arreta zerbitzua jarriko du A/H1N1 gripeaz informatzeko

Telefono zerbitzu horrek, birusari buruz herritarrek izan ditzaketen kezkak eta galderak asetzea du helburu.

2009ko abuztuaren 18a
13:21
Entzun
A/H1N1 gripea gizartean kezka sortu duen birusean bilakatu da. Hori ikusita, Eusko Jaurlaritzak telefono zerbitzu bat abian jartzeko asmoa du, herritarrei A/H1N1 gripeaz informatzeko, Elena Moreno Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuetako zuzendariak gaur jakinarazi duenez. "Iraila hasieran arreta zerbitzua martxan izatea espero dugu", adierazi du Morenok.

Birusari buruzko herritarren kezkak eta galderak asetzeko sortu dute eta larrialdi zerbitzuek eta Osasun Sailak elkarlanean eratuko dute plataforma hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.