Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektua "iruzur baten antzekoa" dela salatu du Alvarezek

Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentario Joseba Alvarezen ustez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektua "iruzur baten antzekoa" da, "ez baitio inolako aipamenik egiten Ibarretxe planaren garapenari". Aurrekontu horiek "apartheid" egoeran emandako lehenak direla salatu du Alvarezek Joseba Permachekin batera eskaini duen prentsaurrekoan, "egoera horrrek ekarri baitzuen Batasunaren eta haren ordezko plataformen ilegalizazioa".

2003ko azaroaren 11
15:17
Entzun
"Aldaketa politikoaren garaian gaudela badirudi ere, aurrekontu proiektua iaz bezalakoxea da" adierazi du SAko parlamentarioak nahigabeturik, eta Ibarretxek estatutu berri baterako egindako ekarpenari ez diola erreferentziarik egiten kritikatu du Joseba Alvarezek.

Alvarezen arabera, "proiektu neoliberal bat" da, –aurrekontuen %72a gastu sozialera zuzendua badago ere– Europako batezbestekotik urrun dagoelako. "Europan BPG Barne Produktu Gordinaren aurrekontuaren %27a eskaintzen diote, eta Jaurlaritzak %20a eskaintzen dio". Halaber, garapen jasangarriari buruzko atala ez dela betetzen salatu du Alvarezek, "energia sektorea pribatizatzeko" joera duelako. Horrez gain, euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiteko politika berriak ez aurkeztea kritikatu du, eta etxebizitzaren garestitzeari buruz ez duela ezer planteatzen.

Hala, Sozialista Abertzaleak taldeak proiektu honi hainbat emendakin aurkeztuko dizkiola iragarri du Alvarezek, baina ez du zehaztu osotasunean aurkeztuko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.