Fracking Ez mugimenduak salatu du Jaurlaritzaren menpeko SHESA enpresa publikoak gasa erauzteko putzu baten baimena bideratzen ari dela. Ohiko metodoak erabiliko dituztela agindu du enpresak eskaeretan. Baina mesfidati agertu da mugimendua. Nabarmendu du aldez aurretik modu hori erabili zutela, eta porrot egin zuela.
Subilla-Gasteizen kokatutako Armentia-2 putzua, erauzteko SHESA baimenak bideratzen dabilela ohartarazi du Fracking Ez mugimenduak. Azken urteotan, haustura hidraulikoa erabiltzen saiatu diren toki berean. Fracking-a ez dutela erabiliko azaldu du enpresa publikoak aurkeztutako txostenak, baina mugimenduak zalantzan jartzen du. Duela hogei urte saiatu ziren gasa lortzen ohiko bideekin eta huts egin zuten.
Plan horiei aurre egin behar zaiela aldarrikatu du Fracking Ez mugimenduak. Bilerak egingo dituzte hainbat erakunde, alderdi eta sindikaturekin, datozen egunetan. Bestalde, egoera berri hau gizarteratzeko asanblada irekiak antolatuko dituzte. «Mugimendu berri bat martxan jartzea da helburua. Plan berriak gaitzesten dituena eta babes sozial zabalekoa».