GIZARTEA

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du indarkeria matxistaren aurkako lege aurreproiektua

Erabakia ekimenak jaso duen babes eskasaren ildora etorri da. Lege aurreproiektuaren ikuspegia hainbat erakundek salatu dute azken hilabeteetan; besteak beste, Bilgune Feministak eta Emakundek. 

2012ko otsailaren 24a
17:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du indarkeria matxistaren aurkako lege aurreproiektua. Erabakia ekimenak jaso duen babes eskasaren ildora etorri da. Urtebete darama aurreproiektuak mahai gainean eta sei zirriborro egin dituzte, baina hasieratik hainbat erakundek salatu dute lege aurreproiektuaren ikuspegia; besteak beste, Bilgune Feministak eta Emakundek. 

Berdintasun politikak eta indarkerian aurkakoak bereiztea gaitzetsi du mugimendu feministak baita emakumeen eskubideak bermatuko dituen baliabide edo zerbitzu berririk ez sortzea ere. 

Jaurlaritzak adierazi du hala ere lanean jarraituko dutela bortizkera matxistaren aurka. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.