Microsoft konpainiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin indarrak batu ditu euskal hiztunei zuzenduriko ekimen sorta bultzatzeko, euskararen zabalkundea eta erabilera teknologia berrien eremuan "irmo" sustatzeko helburuarekin. Hala, Microsoftek softwareko bere azkeneko produktuak euskarara egokitzeko ahalegina egin du. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntza eta terminologia gaien inguruan aholkularitza eman dio.
Gaur goizean aurkeztu dute Donostian, Miramon Parke Teknologikoan IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko ekimena. Bertan izan dira Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Rosa García Microsoft Iberica enpresako presidentea.
Microsoftek gaur egun merkatuan dituen bere bi produktu izarren interfazeak euskaraz eskura daitezkeela iragarri du: Windows Vista sistema eragilea eta Microsoft Office 2007 suite ofimatikoa. Horiek doan eta modu erraz eta seguruan deskarga daitezke Microsoftek horretarako propio eskainitako webgunetik: www.microsoft.es/eus.
Euskara
Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek euskararen erabilera erraztuko dute teknologia berrietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu