Aurreko legealdiko irrati lizentzien lehiaketa bertan behera uzteko erabakiari jarritako helegiteak baztertu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta lehiaketa berri bat martxan jarriko du. Horrela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak prentsaurrekoan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 34 irrati lizentzia banatzeko lehiaketa martxan jarri zuen iaz Eusko Jaurlaritzak, PSE-EE gobernuan zegoela. Azkenean, baina, lizentziak ez ziren banatu. Hainbat irregulartasun salatu zituzten orduan teknikariek.
Eusko Jaurlaritzak lehiaketa hori bertan behera uztea erabaki zuen, baina sei enpresa eta irrati elkartek erabakiaren aurkako helegitea jarri zuten. Helegite horiek bertan behera utzi ditu orain Eusko Jaurlaritzak. Lizentziak banatzeko lehiaketa berria martxan jarriko du Eusko Jaurlaritzak, “berme jurdiko eta teknikoak ematen diren bezain laster”.