euskal herria

Eusko legebiltzarkideek babesa agertu diete D3M eta Askatasunako auzipetuei

"Jazarpen politikoa" eten dadila eskatu dute hainbat legebiltzarkide eta legebiltzarkide ohik. Apirilaren 30ean hasiko den epaiketa "ilegalizazio politiken luzapena" dela diote. 

2012ko martxoaren 1a
19:36
Entzun

D3M eta Askatasunako hamahiru auzipetuek hainbat legebiltzarkide eta legebiltzarkide ohiren babesa jaso dute gaur Gasteizen, agerraldi publiko batean. Zehazki, Javier Madrazo, Oskar Matute, Rafa Larreina, Iñaki Ruiz de Pinedo, Tasio Erkizia, Oxel Erostarbe, Mikel Basabe eta Jesus Perez de Viñaspre parlamentari eta parlamentari ohiak izan dira prentsaurrekoan. 

Espainiako Estatuari eskaera zehatza egin diote: "Salbuespen neurriak" bertan behera uzteko, "jazarpen politikoa" eteteko eta legez kanporatutako antolakunde politikoak legeztatzeko. Izan ere, azpimarratu dute Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoak ere estatuari galdegiten diola gatazka politikoaren konponbiderako aukera historikoaren inguruan "jarrera eraikitzailea" har dezan. Halaber, estatuari ohartarazi diote "politika egiteko" garaia dela eta eskubideen urraketa etengabea ezin dela izan argudio politikoa.

Duela hiru urte, atzoko egunez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezterik ez zuten izan D3M plataformak eta Askatasuna alderdiak, Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituelako hautesleen zerrendak. Auzi horretan hamahiru lagun daude auziperatuta, ETAko kide izatea edo talde armatuari laguntzea leporatuta, eta apirilaren 30ean epaituko dituzte, Auzitegi Nazionalean. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.