POLITIKA

Eusko Legebiltzarra gutxi aldatuko litzateke hauteskundeak gaur egingo balira

EAJk eta EH Bilduk oraingo eserleku kopuruari eutsiko liokete —27 eta 21, hurrenez hurren—. PSE-EEk ordezkari bat galduko luke, Ezker Anitzaren mesedetan.

2013ko maiatzaren 23a
14:28
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak berriro egingo balira, ezer gutxi aldatuko litzateke parlamentuaren ordezkaritzan. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto aurreikuspenari buruzko txosten bat osatu du, eta ordezkari kopuru bera izango lukete EAJk eta EH Bilduk: 27 eta 21, hurrenez hurren. PSE-EEk legebiltzarkide bat galduko luke, eta Ezker Anitzak ordezkaritza izango luke. PPk ere eutsi egingo lioke egun duen parlamentari kopuruari.

Lurraldeka, EAJk berdin eutsiko lioke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EH Bilduk, ordea, Gipuzkoan eserleku bat galduko luke, eta Araban bat irabazi. EH Bilduk Gipuzkoan galdutakoa Ezker Anitzak irabaziko luke, eta koalizioak Araban irabazitakoa PSE-EEk galdu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.