Eusko Legebiltzarrak Abadiñoko hilketak gaitzetsi ditu

2014ko abenduaren 11
12:15
Entzun

Eusko Legebiltzarrak minutuko isilunea egin du goizean, Abadiñon izandako bi hilketak gaitzesteko. "Ustez emakumeen kontrako indarkeria kasu bat" izan dena salatu dute Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak irakurritako oharrean. "Uste dugu indarkeria sexista gizon eta emakumeen desberdintasunen adierazpen larriena dela".

Bi emakumeen senide eta gertukoei babesa adierazi diete, eta erakundeei indarkeria matxistaren aurkako "plan integralak" garatzeko deia egin diete. Horrekin batera, herritarrei "konpromiso pertsonal eta kolektiboak" hartzeko eskatu diete, berdintasunaren alde. "Helburua da emakumeen kontrako arazorik ez gertatzea berriro ere, eta are gutxiago Mari Luz eta Ameliaren erailketa bezalakoak".

Elkarretaratzea Abadiñon

Inyectametal enpresako 150 langile inguruk elkarretaratzea egin dute gaur, haien lankide izandako Mari Luz Alejo gogoratu eta gertatutakoa salatzeko. Bost minutuko isilunea egin dute.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.