Ez da Kataluniako Legebiltzarrekoa gertatu EAEkoan gaur arratsaldeko batzarrean, eta zezenketak debekatzeko aukerari ez diote bidea egin. EBk egin du galaraztea aztertzeko legez besteko proposamena, Mikel Arana parlamentarioaren bidez. Bozketa egin dute -72 parlamentari zeuden 75etik- eta EBren eskaerak aldeko sei boto baino ez ditu jaso. Hain zuen, EBrena berarenaz gain, Aralar eta EAren botoak.
36 legebiltzarkidek zezenketak debekatu edo ez aztertzearen kontra bozkatu dute: PSE-EE, PP eta UPDkoek.
30 abstenitu egin dira: EAJkoak.
EAEn hiru hiriburuetan izaten dira zezenketak: Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Azpeitian eta Eibarren ere izaten dira. Tolosan, garai batean bai, baina azken bi urteetan ez.
gizartea
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du zezenketak debekatzea aztertzeko proposamena
EBk aurkeztu du eskaera, baina sei boto besterik ez ditu jaso (Aralar, EA, EB). 36 legebiltzarkidek zezenketen alde bozkatu dute (PSE, PP, UPD) eta 30 abstenitu egin dira (EAJ).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu