Politika

Eusko Legebiltzarrak atzoko atentatua gaitzetsi du

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak egindako testua onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EHAKren babesik gabe. Han, ETAk atzo Madrilen egindako atentatua salatu dute. EHAK-k azaldu duenez, Mahaiak egindako testua itxia izan da, eta beraiek ezin izan diote inolako ekarpenik egin. Horregatik ez dute babestu. PPk, EHAK legez kanpo uzteko "zer gehiago" behar den galdetu du.

2005eko maiatzaren 26a
17:58
Entzun
Nekane Erauskinek honela argudiatu du beraiek testua ez babestea: "Dokumentu honen jakitun izan gara gaur goizean osoko bilkurara etorri garenean. Dokumentu itxia zen, eta ez dugu inolako aukerarik izan ekarpenak egiteko. Guk ekarpena egingo genion. Hasieratik esan genuen bezala, guretzat inportantea da elkarrizketa eta negoziazioa gauza guztietan. Hori izan da guk babesik ez ematearen arrazoia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.