PPk EHAK legez kanpo uzteko tramiteak hastea eskatu du gaur Gasteizen Eusko Legebiltzarrean, baina beste alderdi guztiek horren kontra bozkatu dute eta, beraz, eskaera atzera bota dute. Atzo Madrilen Espainiako Kongresuak erabaki bera hartu zuen PPren eskaeraren aurrean.
Gaur Gasteizen PPko bozeramaileak ez beste denek euren aulkitik hitz egiten dute gaiari buruz eta, hori dela-eta, eztabaidak ordu erdi baino ez du iraun.
PPk EHAK legez kanpo nahiko luke maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeen aurretik, Espainiako Alderdien Legeak dioena beteta. EHAK-k gaur egun Eusko Legebiltzarrean baino ez du ordezkaritza (bederatzi legebiltzarkide).
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du EHAK legez kanpo uzteko tramiteak hastea
Alderdi denek eskaeraren kontra bozkatu dute, PPk izan ezik. Eztabaidak ordu erdi baino ez du iraun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu