Espainiako Auzitegi Gorenak eraikinaren kanpoan ere Espainiako bandera jartzeko lehengo astean emandako agindua bete egingo du Eusko Legebiltzarrak, honek gaur esan duenez. Legebiltzarreko Mahaiak hartu du erabakia. EAJ, EA, EB, PSE-EE eta PPko ordezkariak daude Mahaian eta, Isabel Celaa PSE-EEko kideak jakinarazi duenez, EA izan da erabakiaren aurka azaldu den bakarra -Rafa Larreina-.
Gorenaren arabera, Espainiako ikur horrek eraikinaren kanpoan beti egon beharko du, eta barruan, berriz, "leku nabarmenean".
Eusko Legebiltzarrak orain arte ez du kanpoan banderarik izan. Bai, aldiz, barruan, harrera gelan: ikurriña, Espainiakoa eta Europakoa, modu iraunkorrean.
Hemendik aurrera kanpoan ere ipiniko ditu, baina ez du adierazi noiztik.
Politika
Eusko Legebiltzarrak eraikinaren kanpoan ere jarriko du Espainiako bandera
Parlamentuko Mahaiak hartu du erabakia, Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua dela-eta. EA izan da aurka azaldu den bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu