EUSKAL HERRIA

Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egin du Kurdistango mugimendu nazionaleko hiru militanteen hilketa

EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin, Frantzian errefuxiatu gisa bizi ziren Kurdistango mugimendu nazionaleko hiru militanteen hilketa gaitzetsi dute. Turkiako enbaxadak gaia legebiltzarrera ez heltzeko eskatu zuen.

2013ko martxoaren 5a
18:38
Entzun

EH Bilduren ekimenez heldu da testua Eusko Legebiltzarrera; PP, PSE eta UPDren aurka botoak jaso ditu.

Pasa den urtarrilaren 31n aurkeztu zuen ekimena Igor Lopez de Munain legebiltzarkideak, eta bertan hiru errefuxiatuen hilketa salatzeaz gain, herri kurduak pairatzen duen gatazka politikoaren "konponbide negoziatua" aldarrikatzen zuen koalizioak.

Proposamen hori "onartezina" dela esanez faxa bidali zion Ayse Sinirliglu Turkiako enbaxadoreak legebiltzarreko presidenteari, eta eztabaida hori eragotzi dezala eskatu zion, "Espainiaren eta Turkiaren arteko harremanak gaiztotuko" dituelakoan. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.