Eusko Legebiltzarraren 25. urteurrena

Eusko Legebiltzarraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute 200 lagunekin

Zazpi legegintzalditan Eusko Legebiltzarrean izan diren lau lehendakarietatik hiru eta 200 bat legebiltzarkide aretoan zirela egin dute Legebiltzarra eratu zela 25 urte bete direla ospatzeko ekitaldia. Jaurlaritzako egungo lehendakari Juan Jose Ibarretxe, eta lehendakari ohi Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea han dira, eta baita legebiltzarreko egungo lehendakari Juan Maria Atutxa, eta presidente ohi Jesus Egiguren eta Juan Jose Pujana han dira, besteak beste. Legebiltzar horretan ezker abertzalearen ordezkari izan diren hainbatek "herri borrondatea errespetako" eskatu dute, eta =i Eusko Gudariak =i abestu.

2005eko martxoaren 31
15:36
Entzun
25 urte dira gaur Gernikako Batzar etxean Eusko Legebiltzarra osatu zenetik. Jende ugari bildu da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan. EAEko ereserkiarekin sartu dira 200 lagun inguru aretora, eta aurreskuarekin hasi dute ekitaldia. 25 urte horietako irudiak bildutako bideo bat ikusi dute ordoren, eta Atutxak hitzaldi ofiziala hasi du gero.

Hitzaldia hasi eta berehala, ezker abertzaleko hainbat legebiltzarkide ohik eta eta oraingoek eten egin dute Atutxaren jarduna. Altxatu eta "herri borondatea errespetatzeko" eskatzen zuten kartelak erakutsi dituzte egungo bost legebiltzarkidek eta Karmelo Landak. Bien bitartean, ikusleen eserlekuetan zeuden Arnaldo Otegik, Tasio Erkiziak, Itziar Aizpuruak, Iñaki Antiguedadek eta Pablo Gorostiagak, besteak beste, zutik jarri, eta Eusko Gudariak abestu dute. Gora Euskal Herria askatuta garrasia botaz amaitu dute. Atutxak aretotik ateratzeko eskatu die, eta halaxe egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.