politika

Eusko Legebiltzarrean berriro bozkatuko dute euskal presoen sakabanaketa amaitzeko eskatzen duen testua

Etzi egingo dute bozketa berriro, PSE-EEko hautetsi batek botoa gaizki eman zuelako. Aurreko bozketaren emaitzak aintzat hartuta, sakabanaketa amaitzeko eskatu zuen legebiltzarrak.

2013ko otsailaren 12a
17:49
Entzun

Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak gaur goizean iragarri du bozketa errepikatu egingo dutela. Aurreko bozketan EAJk proposatutako testuaren kontra botatzen saiatu zen Blanca Roncal PSE-EEko hautetsia, baina ez zuen asmatu, edo botoa emateko gailuak ez zuen ondo funtzionatu.

Ezezkoa izan nahi zuen botoa abstentzio gisa zenbatu zuela sistemak, eta sakabanaketaren kontrako testua onartuta gelditu zela, boto baten aldearekin: alde EAJren 27 boto lortu zituen, eta kontra PSE-EEren 15, PPren 10 eta UPDren 1. EH Bilduko legebiltzarkideak abstenitu egin ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.