Eusko Legebiltzarrak hiru parlamentari —Elixabete Piñol (EAJ), Rafa Larreina (EA) eta Aintzane Ezenarro (Aralar)— bidaliko ditu Espainiako Kongresura Espainiako Auzipetze legean aldaketak eskatzeko. Inkomunikazioa indargabetzea eta komisarietan kamarak ipintzea izango dira egingo dituzten eskaera nagusiak.
Aralarrek eginiko lege proposamena onartu egin du Eusko Legebiltzarrak. Horren arabera, eusko legebiltzarkideek lege organikoaren aldaketa eskatu behar dute Espainiako Kongresuaren aurrean gaurko proposamena “lege ekimen autonomiko” bezala defendatuz.
Politika
Eusko Legebiltzarreko hiru parlamentarik inkomunikazioa indargabetzeko eskatuko dute Espainiako Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu