Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena

Eusko Legebiltzarreko Mahaia "plurala" izan dadila eskatu du Alonsok

PPko legebiltzarkideek kreditazioak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.

Alfonso Alonso, Eusko Legebiltzarrean. DAVID AGUILAR / EFE
2016ko urriaren 17a
07:20
Entzun

Urriaren 21ean izango da Eusko Legebiltzarreko legealdiko lehen osoko bilkura, eta parlamentuko mahaia osatzea izango da egun horretako zeregina. Horri begira, PPko legebiltzarkide Alfonso Alonsok esan du "zentzuzko jarrera, argia eta etorkizunera begirakoa" izango litztekeela "mahaiaren pluraltasuna errespetatzea eta bermatzea".

PPko zortzi legebiltzarkideek gaur aurkeztu dituzte kreditazioak, eta orduan hitz egin du Alonsok mahaiaren osaketaz. Bost kidek osatzen dute mahaia, eta bi ordezkari izatea eskatzeko asmoa du EAJk. Bana izango lukete EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk, eta, hortaz, mahaitik kanpo gera liteke PP.

Alonsok adierazi du ez dagoela "gehiengorik" eta, beraz, ez duela zentzurik PP "baztertzeak"; "gogoetatzeko" eskatu du, eta ohartarazi PP mahaitik kanpo uztea "hasiera kaskarra" litzatekeela: "Ez diezaiotela PPri atea itxi, legealdia luzea baita eta gauza asko egongo baitira hitz egiteko".

Soilik PSEko zortzi legebiltzarkideak falta dira kreditatzeko. Asteartean egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.