Azaroaren 25ean aztertuko du Legebiltzarreko Mahaiak PSE-EEren eskaera. Egun horretanEstatutu berriaren proposamena tramitera onartzeko akordioa berrikusi, eta oniritzia ematen bazaio, proiektuari zuzenketak aurkezteko epea irekiko da egun berean, eta hamabost egunez izango da indarrean.
Nolanahi ere, zuzenketak aurkezteko epeak dagoeneko irekita behar zuen, eta beraz, berrikuspen horrek estatutu berriaren proposamenaren tramitazioa dezente atzeratuko du.
Ibarretxeren Plana
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eten egin du, oraingoz, estatutu berriaren proposamenaren tramitea
Azaroaren 4an Jaurlaritzaren estatutu berriaren proposamena tramitera onartzea erabaki zuen Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. PSE-EEren Legebiltzarreko taldea, ordea, akordio hura berriro aztertzeko galdegin du prozedura akats batzuk daudelakoan, eta eskaera aintzat hartzea erabaki du Mahaiak. Ondorioz, Ibarretxeren Planari zuzenketak aurkezteko aukera, oraingoz, bertan behera geratu da. Hain justu, akordioa berriz aztertzen den arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu