katalunia

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek bisita egin die preso katalanei

Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart, Jordi Turull, Raul Romeva eta Josep Rull bisitatu dituzte gaur; bihar, berriz, Carme Forcadellengana joango dira.

Oregi, Iturrate, Zabala eta Goirizelaia, Puig de Les Basses kartzelan, Figueresen. EH BILDU
jon olano
2018ko urriaren 8a
20:01
Entzun

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek bisita egin die Kataluniako prozesu subiranistaren ondorioz preso daudenei. Gaur, Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart, Jordi Turull, Raul Romeva eta Josep Rull bisitatu dituzte, eta bihar Carme Forcadellengana joango dira. Dolors Bassa ere preso dago, eta gaur ziren hura bisitatzekoak, baina, gaixo dagoela-eta, ezin izan dute harekin elkartu.

Ana Oregi Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko lehendakariak, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak, Jone Goirizelaia EH Bilduko legebiltzarkideak eta Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak osatu dute ordezkaritza.

Goirizelaiak bisita balioetsi du: "Preso politikoei babesa eta elkartasuna adierazteko eta horien askatasuna eskatzeko balio izateaz gain, bisitak ahalbidetu digu ziurtatzea guztiak indartsu eta animoz ongi daudela, espetxera eraman dituzten konpromiso berarekin lan egiteko prest".

Halaber, espetxe eskumena izatearen garrantzia azpimarratu du: "Kataluniak badu eskumen hori, eta gure kasuan premiazkoa da eskualdatzea; lehenik, Gernikako Estatutuak hala dioelako eta estatuak ez duelako aitzakiarik ez betetzen jarraitzeko, eta, bigarrenik, eskumena beharrezkoa dugulako giza eskubideak errespetatzen dituen espetxe politika bat ezartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.