Euskal Herritik tortura eta tratu txar salaketa asko jasotzen dituela-eta, bertara etortzea erabaki du Van Bovenek egoera hurbiletik aztertzeko. Hainbat erakundetako ordezkariekin eta eragile sozial eta politikoekin biltzeko asmoa du Van Bovenek. Besteak beste, Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zuzendariarekin bilduko da, kazeta horren aurkako operazioren baitan atxilotu zutenean jasan zituen torturei buruz mintzatzeko.
Gaur goizean Enrique Villar Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin eta Mertxe Agundez jarduneko Arartekoarekin izan da.
Tortura
Eusko Legebiltzarreko taldeetako ordezkariekin bilduko da arratsaldean zehar Theo Van Boven NBEko torturari buruzko kontularia
Arratsaldean zehar, Eusko Legebiltzarreko taldeetako ordezkariekin bilduko da Theo Van Boven NBE Nazio Batuen Erakundeko torturari buruzko kontularia. Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidentearekin izango da aurrena, eta gero, EB-IU, SA, EA, PSE-EE, PP eta EAJko ordezkariekin. Euskal Herrira bisita berezia egiten ari da Van Boven; izan ere, jasotzen dituen tortura salaketen %57 Euskal Herrikoak dira. Goizean, Enrique Villar Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariarekin eta Mertxe Agundez jarduneko Arartekoarekin batzartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu