Eusko Legebiltzarrera eramanda: EAJk 20, Amaiurrek 20, PSEk 18, PPk 15 eta IUk 2

Nafarroako Parlamentuko estrapolazioa: UPN-PPk 20, PSNk 12, Amaiurrek 8, Geroa Baik 7, Ezkerrak 3. Hego Euskal Herriko balizko parlamentuan: EAJ-Geroa Baik 23, Amaiurrek 24, PSE-PSNk 24, PP-UPNk 26 eta IUk 3.

2011ko azaroaren 21a
17:41
Entzun

Gaur Kongresurako emaitzak kontuak hartu eta Eusko Legebiltzarreko bozetara estrapolazioa eginda —D'Hont legea jarraituta—,  EAJk eta Amaiurrek 20na aulki lortuko lituzkete , PSEk 18, PPk 15 eta IUk 2.

Araba (%100 zenbatuta dela): PPk 8, PSEk 6, Amaiurrek 5, EAJk 5, IUk 1.

Bizkaia (%100 zenbatuta): EAJk 9, PSEk 6, Amaiurrek 5, PPk 4, IUk 1.

Gipuzkoa (%100 zenbatuta): Amaiurrek 10, EAJk 6, PSEk 6, PPk 3.

2009ko martxoaren 1ean izan zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta, EAJk irabazi arren, Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia jarri zen lehendakari, bere alderdiaren eta PPren babesarekin. Ezker abertzaleari ez zion parte hartzen utzi Espainiako Justiziak.

Orduko emaitzak: EAJk 30 legebiltzarkide, PSEk 26, PPk 13, Aralarrek 4, EAk 1, UPDk 1.

Nafarroako Parlamentuko estrapolazioa: UPN-PPk 20, PSNk 12, Amaiurrek 8, Geroa Baik 7, Ezkerrak 3. Gaur egun: UPNk 19, PSNk 9, Nafarroa Baik 8, Bilduk 7, PPk 4, Ezkerrak 3.  

Hego Euskal Herriko balizko parlamentua (herrialde bakoitzari 25 legebiltzarkide emanda)

EAJ-Geroa Baik 23, Amaiurrek 24, PSE-PSNk 24, PP-UPNk 26 eta IUk 3.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.