EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. GOGOETA EGUNA. Sustraietara itzultzeko eguna

Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigai gehienek beren herrian igaro dute hausnarketa eguna, familiarekin eta lagunekin ibiliz, kirola eginez edo begiratuz eta kalera ateraz.

2009ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaiek jai eguna izan dute atzo. Kanpainaurrean eta kanpainan han-hemenka haien ideiak defendatzen eta botoak eskatzen ibili ondotik, aspaldiko partez, egutegia hutsik zeukaten, lanekoa behintzat. Gehienek hurbilekoen eta lasaitasunaren hautua egin dute.

Patxi Lopezeketa Javier Madrazok PSE-EEko eta EBko lehendakarigaiek hurrenez hurren aitortu dute ohi baino beranduago iratzarri direla. Bertzeek ere ez zuten, ez, aitzineko egunen presa izanen. Eusko Legebiltzarrean egoteko aukera duten alderdietako lehendakarigai guztiek familia lehenetsi dute goizean. Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiak Begoña Arregi emaztearekin eta Eneritz eta Miren Nekane alabekin ibilida, eta irakurtzeko denbora ere hartu du. Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia ere, horren gisara ibili da.

Lopezek prentsa irakurtzen iragan du goiza, eta eguerdian lagunekin elkartu da zerbait hartzeko. Arratsaldean, Barakaldoko (Bizkaia) BECera joan da Iurbentia Bilbo Basket etaReal Madrilen arteko saski baloi partida ikusteko. Bertan, Madrazorekin bat egin du. EBko lehendakarigaiak goiza familiarekin iragan du erosketak egiten, eta, ondotik, lagunekin atera da Lopez bezala.

Kirola lasaitzeko

Unai Ziarreta EAko lehendakarigaiak kirola hautatu du lasaitzeko. Jata mendira (Bizkaia) igo da, eta, arratsaldean, Mungiako liburu eta disko azokan ibili da familiarekin. Ilunabarrean, lagunekin elkartu da afaltzeko. Aintzane Ezenarro Aralarreko lehendakarigaiak Getaria eta Zarautzen (Gipuzkoa) artean ibili da oinez, eta, arratsaldean, familiarekin gelditu da. Aralarreko bertze bi zerrendaburuek, Dani Maeztuk eta Mikel Basabek, bertze hainbertze egin dute.

UPDko zerrendaburuei dagokienez, familian egon dira lasaitzeko. Maleni San Vicente Gipuzkoako zerrendaburuak hausnarketa egunaren goiza «hausnartzeko» erabiliko zuela iragarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.